XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

300 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute Getxoko Ume Antzerkia Bultzatzeko Elkarteak antolatutako eta udalak subentzionatutako aurtengo XVI. Antzerki Ihardunaldietan.

Hauek asteburu honetan, ekainaren 6an eta 7an, bederatzi antzezpen euskaraz etaa beste 11 gazteleraz eskeiniko dituzte Algortako Getxo Antzokian.

Urtero bezala, gidak, eszenografiak, apaingarriak eta jantziak ikasleek beraiek landu dituzte.

Aktoreak Romo, San Ignacio, J.B. Zabala, Larrañazubi, Zubilleta eta Andra Mari ikastetxetako, Geroa eta Gobela ikastoletako eta Julio Caro Baroja eta Romo institutoetako ikasleak izango dira.

Antzezpenak, larunbatean 11:30etan eta 17:00etan hasiko dira eta igandean 11:30etan. Sarrera dohanekoa izango da.